17:38

Ekonomia

Landaben

Volkswagen Navarrak ekoizteari utziko dio datorren astelehenean

Agentziak | EiTB Media

Lantegi nafarrak ezin izango du ekoitzi, ibilgailuak egiteko direkzio zutabeak falta dituelako asteko bost egunetan.

  • Volkswagen Navarra. Artxiboko irudia: EiTB Media

    Volkswagen Navarra. Artxiboko irudia: EiTB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Volkswagen Navarra lantegiak ekoizteari utziko dio datorren astelehenean, ekainak 13, ibilgailuak egiteko direkzio zutabeak falta dituelako asteko bost egunetan.

UGT sindikatuak jakitera eman duenez, egun hori betetzeko "aldi baterako lan erregulazio espedientea zabaltzea beharrezkoa litzateke"; hala ere, zuzendaritzak jardunaldi industriala mugitzea proposatu du, abenduaren 7ko eguna, hain zuzen ere, "lan erregulazioa martxan jartzea saihesteko".

UGT planteamenduaren alde agertu da, "beti ere, ekaineko eta abuztuko jardunaldi industrialak mugiezinak baldin badira".

Zentzu horretan, sindikatuak azaldu duenez, zuzendaritzak "oporraldiaren erdian dauden lanegunak ez ditu ukituko". Hala ere, proposamena "airean" geratu da, "sakonago" aztertzeko zain.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena