Ekonomia
Bilera asteazken honetan
Erredakzioa
Baliteke Bankiako presidente berriak bere taldeko kide batzuen izenak iragartzea administrazio-kontseiluan.
Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidente berria. Argazkia: EITB
Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidente berriak lehen kontseilu-bilera deitu du asteazken honetarako, banketxearen bideragarritasun planaren oinarriak zehazten hasteko asmoz.
Batzarraren gai-ordenean ez dago aldaketa handirik, baina ez dago baztertuta Goirigolzarrik bere talde berrian izango dituen zenbait kideren izenak iragartzea.
Horietako bat Jose Sevilla izan daiteke. BBVAn Goirigolzarriren taldean egon zen, Arriskuen zuzendari nagusi moduan.
Rodrigo Ratok presidente kargu utzi zuenetik Bankiak egingo duen lehen kontseilu-bilera izango da biharkoa.
Bankiaren presidentzia hartu zuen lehen egunetik lanean ari da Goirigolzarri, antolakuntza erabakitzeko, finantza-egoera aztertzeko eta ekaina bukaeran egingo duten akziodunen batzar nagusian aurkeztuko duen plan estrategikoa prestatzeko.
Gutuna langileei
Bestalde, Goirigolzarrik gutuna igorri die Bankiako langileei, eskuartean duten proiektua aurrera ateratzeko animatuz eta haien "profesionaltasuna" nabarmenduz.
"Gizarteak Bankia indartsua, errentagarria eta eraginkorra behar du, gure herrialdearen garapen ekonomikoa bultzatzeko", dio gutunean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa