20:48

Ekonomia

Lan-istripua eraikuntzan

Atarrabiako behargin bat larri zauritu da Ollokin, eraikuntza batean hainbat metroko altueratik erorita

EiTB Media

Behargina Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanean ari zen. 60 urteko gizonak burezurrean hausturak ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute.

  • Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntza, Ollokin (Nafarroa). Irudia: Google Maps

    Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntza, Ollokin (Nafarroa). Irudia: Google Maps

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

60 urteko langile bat larri zauritu da ostiral honetan, Ollokin (Nafarroa) gertatutako lan-istripuan, Foruzaingoko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Ezbeharra 10:37 aldera gertatu da. Behargina Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanean ari zen.

Langilea hainbat metroko altuera batetik erori egin da, eta burezurrean hausturak ditu. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute. Bertako ZIUn dago.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena