11:40

Ekonomia

FINANTZAK

Siemens Gamesaren akzioak % 12,46 igo dira burtsan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Siemens Gamesaren negoziazioaren gainean zegoen etenaldia bertan behera uztea erabaki du eta, horren ondorioz, Espainiako merkatu osoko igoerarik handienarekin itzuli da kotizaziora.

  • Madrilgo Burtsa, asteazken honetan saioa ireki ondoren

    Madrilgo Burtsa, asteazken honetan saioa ireki ondoren. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) Siemens Gamesaren negoziazioaren gainean ezarrita zuen etenaldia bertan behera uztea erabaki du. Horrenbestez, Siemens Gamesak kotizaziora itzuli da, % 12,46ko igoerarekin, Espainiako merkatu osoko akzioen artean handiena.

Izan ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Siemens Gamesaren etenaldia bertan behera utzi du, Siemens Energy akziodun nagusiak baieztatu baitu "kontuan hartzen" ari dela balioko akzio guztien gainean eskaintza egitea.

Azterketa horren emaitzak "irekita jarraitzen du", enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako ohar batean azaldu duenez. Oraingoz, "ez da erabakirik hartu eta ez dago eragiketa gauzatuko den ziurtasunik", dio oharrean.

Siemens Gamesa 9:15etatik etenda zegoen, eta hamabost minutuan, balioa % 11,18 igo da, operazioari buruz prentsan argitaratutako zurrumurruen ondorioz.

Merkatura itzuli ondoren, konpainiaren tituluak % 12,46ra igo dira, Espainiako Burtsa osoko gorakadarik handiena, akzioko 15,89 euroan kotizatu arte. Urteko metatuan, konpainia % 24,58 galdu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena