Ekonomia
LAN GATAZKA
EITB MEDIA
ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte maiatzaren 24 eta 26rako, lan hitzarmen baten alde.
Arabako metalgintza sektorean gaurko deitutako lehendabiziko greba egunak jarraipen zabala izan du, sindikatuen arabera; SEA Arabako patronalaren esanetan, % 7,87koa. Sindikatuen ustez, "historikoa" izan da, eta lanuztearen eragina nabaritu da Tubos Reunidos eta Tubacex enpresetan, baita Mercedes lantegiaren ekoizpenean ere. Patronalak, bere aldetik, "porrota" izan dela esan du. Gaineratu duenez, normaltasuna da nagusi Gasteizen, eta Aiaraldean soilik nabaritu da lanuztea.
ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek deituta, lehen greba eguna dute gaur Arabako metalgintza sektorean, lan hitzarmen baten alde. Gaurkoaz gain, beste bi greba egun deitu dituzte maiatzaren 24 eta 26rako.
Grebaren deitzaileen arabera, SEA patronalaren jarrera "mugiezina" aldatzea da hiru greba egunen helburua, "aitzakiak alde batera utzi eta sektorearen arazoei erantzun argiak emateko".
Hauek dira sindikatuen eskari nagusiak: soldatak KPIaren gainetik igotzea (14 ordainsariko 1.400 euroko gutxieneko soldata), lanaldia murriztea, azpikontratatutako langileak subrogatzea, baimenak hobetzea eta hitzarmena aplikatzeko bermeak ematea (aldebakarreko erabakirik ez izateko).
Goizeko lehen orduan, pikete informatiboak egin dituzte Mercedesek Gasteizen duen lantegiaren atarian. Goizean zehar, Gamarrako eta Jundizko industrialdeetara ere joan dira.
#ArabakoMetalaGREBAN #ArabakoMetalaBORROKAN #MercedesBenz
— LAB Gasteiz (@LABGasteiz) May 18, 2022
¿ 5:30 piketeak
¿ LAN BALDINTZA DUINAK! pic.twitter.com/LWAxJQ1y9B
11:30ean, manifestazioa egin dute Gasteiz erdigunetik abiatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa