Ekonomia
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA
Iñigo Ansola erakundeko zuzendari nagusiaren ustez, "hankak lurrean edukita, gasa behar dugu". Iritzi horri kontrajarriz, Mirari Antxustegi EHUko irakasle eta bioenergian adituak azpimarratu du helburua izan behar duela "gasa kentzea, ez beste bide batetik lortzea".
Ansola (ezkerrean) eta Antxustegi (eskuinan), elkarrizketaren une batean. Argazkia: EITB Media
Albisteak (2)
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) atzerrian ekoizten den energiarekiko duen menpekotasun handia plazaratu du EITB Datak (soilik % 10 ekoizten da erkidegoan). Horren inguruan elkarrizketa bana egin dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan, eta gasarekiko menpekotasun hori txikitzeko iritzi kontrajarriak plazaratu dituzte Iñigo Ansola EVE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eta Mirari Antxustegi EHUko ingeniaritza kimikoko irakaslea eta bioenergian adituak.
Ansolak luze eta zabal hitz egin du Araban lur azpian dagoen gasaren inguruan, Jaurlaritzak fracking teknika erabiliz atera nahi zuen, baina Espainiako Gobernuaren Trantszio Ekologikorako Legeak debekatuta, proiektuari uko egin zion Jaurlaritzak. Ansolaren ustez "hausnarketa" egin beharko litzateke gai horren inguruan. "Gasa hor dago, lege batek eten du hura esploratzeko eta ustiatzeko aukera, baina Euskadik menpekotasun handia izaten jarraitzen du, hor dago datua. Ez dagokit niri legea ezbaian jartzea, baina badaukagu bidea menpekotasun hori jaisteko", azpimarratu du. EVEko zuzendariak gogorarazi duenez, gasa da "energia fosilen artean gutxien kutsatzen duena".
Bestelako iritzia du Mirari Antxustegi EHUko irakasle eta bioenergian adituak. Horren esanetan, "teknologiak berriztu behar ahala, gas bidezkoak kentzen joatea da kontua". Adibidea ere jarri du: gasezko galdara izorratzen bazaigu, biomasazko edo aerotermiako galdara bat ipintzea aholkatu du. "Kontua ez da gasa beste leku batetik eskuratzea, gasa kentzea baizik. Adibidez, badago gasa edo metanoa biomekanikaren bidez lortzea, hori gehiago sustatu beharko litzateke".
Antxustegik deitoratu duenez, trantsizio ekologikorako bidean "ia enfoke bakarra elektrizitatea sortzea izan da, eta elektrizitatea sortzeko berriztagarriak bultzatzea". Horien inguruan uste du Euskadik "mugak" dituela eguzki edo haize energia sortzeko, eta aldiz, biomasa "asko" dugula. "Gure lurraldearen % 60 basoak dira, eta horietatik ateratzen den aprobetxamendua oso murritza da", azaldu du.
"Energia kontsumitzaile handia da EAE", Ansolaren hitzetan
EAEk kontsumitzen duen energia kopuru handiarekin lotu du EVEko zuzendariak energia menpekotasun hori. Horren ildoan, gogorarazi du "energia onena kontsumitzen ez dena" dela, eta eraginkorragoak izatearen alde egin du.
Azkenik, energia berriztagarrien inguruan jendearen iritzia uste baino hobea dela gogora ekarri du Ansolak. "Herritarren gehiengo handi batek, % 80tik gora, berriztagarrien inguruko iritzi baikorra du, eta inguruan jartzeari buruz galdetuta ere, onarpena oso zabala".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa