12:23

Ekonomia

LANAK

Beste mugarri bat Bilboko Hegoaldeko Saihesbidearen lanetan: Bolintxu gaineko zubibideetako bat eraitsi dute

EITB MEDIA

Bolintxu haranaren gainean bigarren biaduktu bat jartzea falta da oraindik. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, urtebete barru martxan izango da hegoaldeko saihesbide osoa, Santurtzitik hasi eta AP-68arekiko Beteluriko lotuneraino.

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amaitzen ari den aste hau garrantzitsua izan da Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen (Supersur izenez ezaguna dena) lanetan. Izan ere, Bolintxu haranaren gaineko bi zubibideetako bat eraitsi dute (Gasteizko noranzkoan dagoena). Orain, bigarren biaduktu bat jartzea falta da.

Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak gaur jakinarazi duenez, lan konplexua izan da: Maniobra egiteko hiru egun behar izan dira eta 80 profesional baino gehiago aritu dira lanean".

Foru diputatuak azaldu duenez, Arnotegiko tuneletik Seberetxekora 162 metroko tartea dago, eta zailtasun erantsia izan da errekaren gainetik zubia egitea haranean zutaberik jarri gabe. "Horretarako beharrezkoa izan da bertikalean eraikitzea: 162 eta 142 metroko bi taula bertikalean eraiki eta gero biak etzatea", adierazi du. Gaineratu duenez, horrela lortu dute haraneko fauna eta flora ez ukitzea.

Beraz, gaur hasi da atzerako kontaketa Bizkaiko etorkizuneko saihesbide handiaren lehenengo pieza zerbitzuan jartzeko", nabarmendu du Imanol Pradalesek.

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, urtebete barru martxan izango da hegoaldeko saihesbide osoa. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena