Ekonomia
DSBE
Agentziak| EITB MEDIA
Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak xehatuko ditu testuaren nondik norakoak, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.
Proiektuak pertsona zaurgarriei "babes onena" eskaintzeko helburua du. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak gaur onartuko du gobernu bileran Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) sistemaren aurreproiektua, ostiralean Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak aurreratu zuen bezala.
Mendia Bingen Zupiria Jaurlaritzako eledunarekin batera aterako da prentsa aurrera (11:30ean izango da, eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du), eta bertan emango ditu testuaren xehetasun guztiak.
Ostiraleko kontrolerako saioan sailburuak aurreratu bezala, legeak "duela urtebete zehaztutako ildoei eutsiko die". "Asmoa da zerbitzu bizi, moderno eta argiagoa eskaintzea", zaurgarrienei "babes onena" emanez, azaldu zuen. Talde horretan honakoak aipatu zituen Mendiak: adingabeak, pentsiodunak, tratu txarrak jasan dituzten emakumeak zein giza salerosketaren biktimak, desgaitasunen bat dutenak, errefuxiatuak eta "erbestera joan behar izan ziren eta itzuli nahi duten" terrorismoaren biktimak.
Mendiak gogorarazi zuenez, aurreproiektuak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) du barne, "behin eskumena jasota eta Lanbidera moldatuta".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa