13:11

Ekonomia

Baxurako flota

Euskadiko flotak 4.620 tona antxoa eta 7.945 tona berdel harrapatu ditu maiatzera arte

I.G. | eitb media

Arantxa Tapia sailburuaren esanetan, baliteke maiatzaren amaierarako edo ekainaren hasierarako agortzea lehen seihileko honetarako ezarritako kuota.

  • Con lo capturado hasta la fecha, desde el Gobierno Vasco se hace un balance satisfactorio

    Con lo capturado hasta la fecha, el Gobierno Vasco hace un balance satisfactorio. Foto: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko baxurako flotak guztira 4.619.021 kilo antxoa harrapatu ditu maiatzaren 1era arte, hau da, Estatu mailan harrapatutakoaren % 29,37; eta 7.945 tona berdel, hau da, guztira harrapatu denaren % 35,56.

Datuok gaur, ostirala, zabaldu dituzte Getarian ospatzen ari den 'Antxua Eguneko' ekitaldien harira. Bertan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak; Haritz Alberdi Getariako alkateak; Leandro Azkue Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria; Emeterio Urresti Getariako Kofradiako zuzendariak eta Eugenio Elduayen Gipuzkoako Kofradien zuzendariak parte hartu dute.

Antxoaren kasuan, maiatzaren 1era arte arrantzatutako 4.619.021 kiloetatik  2.653.741 kilo Euskadiko lonjetan deskargatu ziren, batez besteko prezioa 1,08 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 2.869.564 eurokoa. Euskaditik kanpo dauden lonjen kasuan, berriz, Euskadiko flotak 1.965.280,50 kilo deskargatu zituen, prezioa 1,91 euro/kilo izan zen, eta fakturazio globala 3.745.956,12 eurokoa.

Iazko kanpaina osoan, Euskadiko flotak 8.112 tona antxoa deskargatu zituen: 2.790 tona antxoa Euskadiko kofradietan (2020an baino % 44 gehiago) eta 5.322 tona Euskaditik kanpo (2020an baino % 18 gehiago). Batez besteko salmenta-prezioa 1,55 euro/kilo izan zen.

Berdelari dagokionez, Euskadiko flotak hilabete hasierara arte 7.944.550 kilo harrapatu ditu, hau da, Estatu mailan harrapatu denaren % 35,56. Horietatik, 5.380.732 kilo Euskadiko portuetan deskargatu ziren, batez besteko prezioa 1,41 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 7.555.212,52 eurokoa. Euskaditik kanpo dauden portuen kasuan, berriz, Euskadiko flotak 2.563.818 kilo deskargatu zituen, prezioa 1,44 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 3.705.314,09 eurokoa. 

Tapiaren esanetan, orain arteko arrantza-aldia ona izan dela esan daiteke harrapaketen ikuspegitik, eta baliteke maiatzaren amaierarako edo ekainaren hasierarako agortzea lehen seihileko honetarako ezarritako kuota". "Bestalde, balantzaren beste aldeari erreparatuta, aurten kontserba-industriak gehien eskatzen duen antxoa, tamaina handikoa, urruneko uretan agertu da. Hortaz, erregaiaren prezioa kontuan hartzen badugu, itsasontzientzako kostu handiagoa eragiten du, mugitu behar direlako". Gainkostu horiei aurre egiteko, Tapiak gogorarazi du Sailak lehen sektorerako apartzeko laguntza-lerroak gaitu dituela.

Cajas de anchoa, hoy, en Getaria

Antxoaz betetako kutxa, gaur, Getarian

Gainera, Eusko Label Antxoaren sustapen-kanpaina aurkeztu da. Kalitate-egiaztagiria iaz jarri zen martxan, eta, "horri esker, Euskadiko flotak gure kostaldean harrapatzen duen antxoaren freskotasuna, tamaina eta zaporea bermatzen dira".

Sailak ohar baten bidez adierazi duenez, ezarritako gutxieneko tamaina gainditzen duten eta eskatutako kalitate-baldintzak betetzen dituzten Euskadiko portuetan enkantean ateratako aleek baino ez dute Eusko Label bereizgarria lortzen. Arrantza-tresna tradizionalak erabiliz baxurako arrantzan diharduten Euskadiko flotako baimendutako ontziek harrapatutakoak izan behar dute. Eusko Label antxoak kutxan agertzen den etiketa zenbakidun bati esker bereizten dira, eta bertan salmentaren eguna eta portua adierazten dira.

 

 

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena