12:59

Ekonomia

USTELKERIA

Auzitegi Nazionalak lekuko gisa deklaratzera deitu du Goirigolzarri Villarejo auzian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Joaquin Gadea epaileak deklarazioa hartuko dio Caixabankeko presidenteari BBVAk Jose Manuel Villarejo komisario ohiarekin duen harremana ikertzen ari den pieza bananduan.

  • Caixabankeko presidente Jose Ignacio Goirigolzarri EFEren irudi batean

    Caixabankeko presidente Jose Ignacio Goirigolzarri EFEren irudi batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Caixabankeko presidente Jose Ignacio Goirigolzarrik lekuko gisa deklaratu beharko du BBVAk Jose Manuel Villarejo komisario ohiarekin duen harremana ikertzen ari den pieza bananduan.

Hala baieztatu du ostegun honetan Joaquin Gadea Auzitegi Nazionaleko epaileak. Era berean, baztertu egin du Carlos Torres Vila BBVAko presidentea deklaratzera deitzea.

Magistratuak auto batean azaldu duenez, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskatuta, BBVAko kontseilari delegatu ohi gisa eman beharko du bere testigantza Goirigolzarrik.

Era berean, epaileak onartu egin du erakundeko Komunikazio zuzendari ohia, Javier Ayuso, lekuko gisa deitzea, akusazio partikularrak eskatzen zuen bezala.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena