Ekonomia
Mozkinak
Agentziak | EiTB Media
Era berean, Eroski S.Coop kooperatiba nagusiak ia 59 milioiko etekina lortu zuen iaz, 2020. urtea 442 milioiko galerekin itxi ondoren.
Eroskik 2021ean mozkinak lortu ditu, 2020an galerak izan ondoren. Argazkia: Wikipedia Commons
Eroski taldeak 2021 ekitaldia 104,6 milioi euroko irabaziekin itxi zuen, 2022ko urtarrilaren 31n. 2020an, ostera, 77,6 milioiko galerak izan zituen. Gainera, 2007tik emaitzarik onena da iazkoa.
Bestalde, Eroski S.Coop kooperatiba nagusiak ia 59 milioiko etekina lortu zuen iaz, 2020. urtea 442 milioiko galerekin itxi ondoren.
Ohar batean, Eroskik 2021 ekitaldiko emaitzen berri eman du. Urte "oso positiboa" izan dela azpimarratu du, taldeak 2020. urtea 77,6 milioiko galerekin itxi ondoren; nahiz eta azken 12 urteetako emaitza operatiborik onena erdietsi (253 milioi euro). 2021ean, 185,5 milioi euro izan dira.
Salmenta gordinek 5.116 milioi euroak gainditu dituzte, % 4,8 gutxiago 2020 "bikainarekin" alderatuta; itxialdiak etxebizitzen kontsumoa areagotu baitzuen 2020an.
Eroskik 1.646 saltoki ditu: supermerkatuak, hipermerkatuak eta cash & carry delakoak, baita gasolindegiak, optikak, bidaia-bulegoak, kirol ekipamenduko dendak eta online supermerkatua ere.
Era berean, taldeak 6 milioi bezero bazkide baino gehiago ditu, eta 33.000 kooperatibista, langile eta frankizia baino gehiago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa