Itxi

Ekonomia

Emaitza ekonomikoak

Tubacexek 3,4 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen hiruhilekoan

Agentziak | EITB Media

Arabako enpresak nabarmendu du emaitzak hobeak izan zitezkeela, baina inflazio handiak eta hornidura-kateko tentsioek kalte egin dietela.

  • Tubacex.

    Tubacex. EITB Mediaren bideo bateko irudia

Tubacexek 3,4 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen hiruhilekoan. Beraz, bigarren hiruhilekoz jarraian emaitza positiboak izan ditu Arabako enpresak. Iazko aldi berean, altzairu herdoilgaitzezko hodien enpresak 16,4 milioiko galerak izan zituen.

158,1 milioi euroko salmentak izan ditu; 2021eko lehen hiruhilekoaren aldean, % 82,7 igo ditu.

Eskaeren sarrera 500 milioi eurotik gorakoa izan da; azken lau urteetako maximoetan, beraz. Horri gehitu behar zaio energia-eskariaren mundu-mailako hazkundearen testuinguru orokorra proiektu berrien esleipena bizkortzen ari dela, eta, hortaz, enpresak epe laburrean eskaera-zorroa handitzea espero duela.

Gainera, Tubacexek nabarmendu du emaitzak handiagoak izan zitezkeela, baina inflazio  altuak, hornidura-kateko tentsioek eta energiaren prezioaren igoerak, besteak beste, oztopatuak izan dira.