08:46

Ekonomia

Dimisioa

Rodrigo Ratok Bankiako presidente kargua utzi du

Erredakzioa

"Erakundearentzat egokiena" izango delakoan hartu du erabakia eta Jose Ignacio Goirigolzarri proposatu du kargurako.

01:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rodrigo Ratok Bankiaren eta BFAren presidente kargua utzi du, "erakundearentzat egokiena" izango delakoan, eta Jose Ignacio Goirigolzarri proposatu du kargurako.

Ratoren dimisioa ezustean iritsi da, orain arte Bankiaren bideragarritasuna aldarrikatu baitu etengabe. Baina orain zalantza handiak sortu dira erakundearen inguruan, higiezinekiko duen loturagatik, berankortasunagatik eta tamainagatik (Espainiako handienetako bat).

Gaur jakin da Ekonomia Ministerioa eta Espainiako Bankua erakundeari laguntzeko plan bat prestatzen ari dela. Diru-laguntzak ematea eta zuzendaritza berritzea aurreikusten da egitasmo horretan.

Hasiera batean Francisco Verdu kontseilari ordezkariak dimitituko zuela esaten zen, baina azkenean Ekonomia ministro ohi eta Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ohia izan da lehena dimisioa ematen.

NDFk iragan astean proposatutakoaren harira ere badator erabakia, izan ere, Bankiaren izena aipatu gabe, hobeto kudeatzea eta zuzendaritza aldatzea eskatzen zion.

NDFk "neurriak azkar" hartzeko eskatzen zion Bankiari "balantzea indartzeko", higiezinen sektorearekin lotura handia duelako, 37.500 milioi eurokoa hain zuzen ere.

2010etik

Rato Caja Madriden presidente izendatu zuten 2010ean eta hilabete batzuk geroago Bancajarekin, Kanarietako kutxarekin, Laietana kutxarekin, eta Avilako, Errioxako eta Segoviako kutxekin bat-egin zuen.

Horrela sortu ziren Banco Financiero y de Ahorros (BFA) eta Bankia filiala, taldeko aktibo erakargarrienak burtsan kokatzeaz arduratzen dena.

Ratok agirian gogora ekarri duenez, Espainiako finantza sistemak inoiz bizi izan duen egoera txarrena da egungoa, eta hala ere, bost hilabeteren buruan burtsan egotea lortu zuen.

Dena dela, erakundearen inguruan zalantza handiak sortu dira eta areagotu egin dira Gobernuak finantza sistema erreformatzeko duen asmoagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena