Ekonomia
TAO
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Era berean, Deustuko TAOko 8. gunea Madariaga etorbidera, Morgan kalera, Ibarrekolanda kalera eta Madariaga etorbideko kanpoko aparkalekura zabaldu dute.
Bilboko TAO. Argazkia: Bilboko Udala.
Abusu, Ibarrekolanda eta San Ignazio-Elorrieta auzoetara zabalduko dute gaurtik, maiatzaren 2tik, aurrera bide publikoan aparkatzeko sistema, Bilboko Udalak asteazkenean jakinarazi zuenez.
Udalak ohar baten bidez zabaldutakoaren arabera, TAOko eremu berri horiek (13, 14 eta 15.a) "hiru auzo horietako bizilagunek eskatuta sortu dute, eskaera Udalak berak aparkalekuari buruz egindako azterlanak" egin eta gero berretsi ostean.
Halaber, maiatzaren 2tik aurrera, Deustuko TAOko 8. gunea Madariaga etorbidera, Morgan kalera, Ibarrekolanda kalera eta Madariaga etorbideko kanpoko aparkalekura zabalduko dute.
Eremu berrietan, TAO zerbitzua 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara egon da martxan lanegunetan, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan eta abuztuko arratsaldeetan, berriz, ez da TAOrik egongo.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa