17:58

Ekonomia

Erantzuna

Gobernuaren hitzetan 'argi' dago murrizketen eskumena Estatuarena dela

Erredakzioa

Lehendakariak Konstituzionalera jotzeko agertutako asmoari erantzun dio Soraya Saenz de Santamariak, eta Osasunean eta Hezkuntzan egindako murrizketak Estatuaren eskumena direla gogorarazi du.

00:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Soraya Saenz de Santamariak erantzun egin dio lehendakariak Konstituzionalera jotzeko agertutako asmoari agertutako asmoari, eta Osasunean eta Hezkuntzan egindako 10.000 milioi euroko murrizketa Estatuaren eskumena dela gogorarazi dio. Presidenteordearen hitzetan, eskumen hori Estatuaren "oinarrizko araudiari" dagokio.

Ordu batzuk lehenago, Espainiako Gobernuak Hezkuntzan eta Osasunean onartutako murrizketen aurka Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera joko duela iragarri du Patxi Lopez lehendakariak, "autogobernua" eta oinarrizko zerbitzu publikoen "berdintasun eta unibertsaltasun printzipioak" urratzen dituztelako.

Saenz de Santamariak lehendakariari esan dio neurri horiek defizitaren helburua betetzeko hartu direla, eta lehendakariak aplikatzen ez baditu, bere asmoen "azalpenak" eman beharko dituela.
Konstituzionalera jotzeari dagokionez, ondorengoa esan du presidenteordeak: "zalantzarik gabe, edozein administrazio publikok Konstituzioak ematen dituen tresnak erabil ditzake arau bati konstituzioaren kontrakoa izateko susmoa hartzen dionean".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena