11:24

Ekonomia

2022ko martxoko datuak

Euskadiko industria prezioak % 22,6 igo dira martxoan iazko hil berekoen aldean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Prezioen igoera "energiaren sektoreetako igoera handiek" eragin dute.

  • Metalaren industriako langile bat

    Industri prezioak % 4,1 hazi ziren otsailaren aldean, Eustaten arabera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko industria prezioak % 22,6 igo ziren martxoan, 2021eko hil bereko prezioekin alderatuta, eta % 4,1 aurtengo otsailekoekin eginez gero, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera.

Erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, industriako prezioen urte arteko igoera "energiaren sektoreetako igoera handiek" eragin dute.

Azterketa xeheagoa eginda, sektore hauetan izan dira prezioen hazkunderik handienak martxoan, aurreko hilekoekin alderatuta: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 20,4), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 6,2) eta Erauzketa-industriak (% 3,0). Aitzitik, aurreko hilabeteko prezioekin alderatuta, behera egin dute prezioek sektore hauetan: Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 1,0), Altzariak, beste manufaktura-industriak eta konponketa eta instalazioa (% 0,3) eta Garraiorako materialen fabrikazioa (% 0,1).

Hileko datuei dagokienez, Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 20,4), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 6,2) eta Erauzketa-industriak (% 3,0) sektoreek izan dituzte hazkunderik handienak Euskadin, aurtengo otsaileko datuekin alderatuta.

Aitzitik, hilabete arteko prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak hauek izan ziren: Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 1,0), Altzariak (% 0,1), Beste manufaktura-industriak (% 0,3), Konponketa eta instalazioa (% 0,3) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 0,1).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena