Ekonomia
Urteko biltzarra
Agentziak | EITB MEDIA
Herrialde zaurgarrienei zuzendutako laguntza programa maiatzaren 1ean jarriko da martxan. Dirua "nazioartean interesak dituzten" herrialde aberatsek emango dute.
Etor litezkeen pandemiei aurre egiteko emango dituzte, besteak beste, laguntzak.
Diru-iturri baxu edo ertainak dituzten herrialdeei laguntzeko mailegu-funtsa —Erresilientzia eta Jasangarritasun Funtsa izenekoa— sortu berri du Nazioarteko Diru Funtsak. Asmoa da herrialdeoi klima aldaketaren ondorioei edota etorkizunean pitz daitezkeen pandemiei aurre egiten laguntzea da.
Uma Ramakrishnan Estrategia, Politika eta Ikuskapenerako Funtsaren zuzendariordeak prentsaurrekoan azaldu duenez, finantza erakundeak apirilaren 13an onartu zuen funtsa sortzea eta maiatzaren 1ean jarriko dute martxan.
Diru Funtsak hainbat mailegu lerro ditu, baina horiek ez bezala (unean uneko likidezia arazoak konpontzeko dira, oro har), berri horrek etorkizuneko egiturazko erronkak izango ditu xede.
"Hasiera batean, klima aldaketaren ondorioak arintzeko eta pandemien aurrean hobeto prestatuta egoteko laguntzak izango dira, eta baliteke etorkizunean helburu gehiago eranstea", argitu du Ramakrishnanek.
Maileguen dirua "nazioartean interesak dituzten" herrialde aberatsek emango dute, eta "gehien behar duten herrialdeak" izango dira onuradunak, "interes tasa xume" baten truke.
Munduko Bankuarekin batera urtero egiten duen Udaberriko Biltzarraren testuinguruan egin du iragarpena Nazioarteko Diru Funtsak. Oraingo honetan energiaren garestitzea eta Ukrainako gerrak eragindako ezegonkortasun ekonomikoa izango dituzte hizpide nagusiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa