18:10

Ekonomia

Emaitzen aurkezpena

Fagorrek 25,7 milioi euroko galerak izan zituen 2011n

Erredakzioa

Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak hiru ekitaldi daramatza galerak pilatzen. 2009an 19,98 milioi galdu zituen, eta 2010ean 9,87 milioi.

  • Fagorren egoitza. Argazkia: EITB

    Fagorren egoitza. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak 25,7 milioi euro galdu zituen 2011 urtean. 1.277 milioi euroko salmentak egin zituen, aurreko urtean baino % 8 baino gehiago galduta; langile kopurua ere murriztu zute, Fagorretik jakitera eman dutenez.

Mondragon Korporazioko kooperatiba honek iazko emaitzak (berriro ere negatiboak) jakinarazi ditu astelehen honetan ohar baten bidez.

Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak hiru ekitaldi daramatza galerak izaten. 2009an 19,98 milioi galdu zituen, eta 2010ean 9,87 milioi.

Fagorrek prentsa oharrean azaldu duenez, 1.277 milioiko fakturazioa izan zuen iaz.

Hala ere, 2012an salmentak igotzea aurreikusi du, eta 41 milioiko inbertsioa egingo du produktu berriak garatzeko, “ohi bezala berrikuntzaren aldeko apustua eginez”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena