17:34

Ekonomia

Beherapena

Kontsumobidek gasolindegietako ordainagiria gordetzeko eskatu du, kexa aurkezteko aukera izateko

agentziak | eitb media

Beherapena agertu beharko da fakturan, zenbateko zehatzea eta beherapen bat dela.

  • Bezero bat gasolindegi batean. Argazkia: EiTB

    Bezero bat gasolindegi batean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasolindegietako ordainagiriak gordetzea aholkatu du Kontsumobidek, beherapenen aplikazioan gora-beherak egongo balira kexa aurkeztu ahal izateko.

Gasolioaren eta gasolinaren litro bakoitzeko 20 zentimoko beherapena egiteko neurriaren lehenengo egunean zabaldu du oharra Kontsumobidek, eta gogorarazi bezero guztientzako dela eta fakturetan agertu behar dela.

Dena den, azaldu du gasolindegietan agertzen den prezioa orain artekoa dela, ez dela hor beherapena ikusiko.

Enpresek, hala ere, 15 eguneko egokitzapen epea dute beherapena fakturan agertzeko betebeharra betetzeko.

Erabiltzaileek gasolindegietan praktika okerrak atzemanez gero, kexak eta salaketak sartu ahal izango dituzte Kontsumobiden edo bestelako kontsumitzaile elkarteen aurrean.

Horretarako faktura edo ordainagiria aurkeztu behar da, eta horregatik egin dute gordetzeko deia.

Era berean, Kontsumobidek ikuskapen lana egingo du eta Euskal Lehiakortasun Agintaritzarekin arituko da elkarlanean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena