00:14

Ekonomia

Krisi energetikoa

Erregai litroko 20 zentimoko beherapena gaurtik aurrera aplikatuko da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Estatuak 15 zentimo ordainduko ditu, eta petrolio enpresek, 5. Ekainaren 30era arte izango da neurria indarrean, baina hortik aurrera ere luzatu ahalko da.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak eta Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalak adostu zuten erregai litroko 20 zentimoko beherapena ostiral honetan, apirilaren 1ean, sartuko da indarrean. Neurria ekainaren 30era arte izango da indarrean, baina hortik aurrera ere luzatu ahalko dute.

Bi aldeek hitzartutako dokumentuaren arabera, Espainiako Gobernuak 1.050 milioi eurotik gorako laguntzak emango dizkio garraiolarien sektoreari. Zehazki, 600 milioi euro jarriko ditu erregai litroko 15 zentimoko hobaria ordaintzeko. Gainerako bost zentimoak petrolio enpresek jarriko dituzte.

Espainiako Gobernuak egindako kalkuluen arabera, gasolioa erabiltzen duen kamioi bakoitzak hilean 700 euro aurreztuko ditu.

Bestalde, 450 milioi euroko laguntza zuzenak emango dizkio Espainiako Gobernuak garraio sektoreari, honela banatuta: 1.250 euro kamioi bakoitzeko, 950 euro autobus bakoitzeko, 500 euro furgoneta bakoitzeko eta 300 euro ibilgailu arin bakoitzeko (taxiak, gidaridun ibilgailuak eta anbulantziak).

Hala ere, enpresa bakoitzak 400.000 euro jasoko ditu gehienez.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena