15:35

Ekonomia

PREZIOAK

Argindarra merkatzeko gasaren prezioa 30 eurora mugatzea proposatu dute Espainiak eta Portugalek

EITB MEDIA

Europako Batzordeak dokumentua baloratu eta proposamenari oniritzia eman beharko dio.

  • Elektrizitatea

    Elektrizitatea. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako eta Portugalgo gobernuek aurretiazko proposamen bat aurkeztu diote Europako Batzordeari gasaren erreferentziazko prezioa 30 euro MWh izateko, elektrizitatearen prezioa merkatze aldera.

Hala baieztatu du Teresa Ribera hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak El Bierzo eskualdera (Leon) egindako bisitan.

Riberak argi utzi du bi gobernuek batera egindako proposamena dela eta Europako agintariekin negoziatu behar dela.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak astelehenean iragarri zuen aste honetan bertan Espainiak eta Portugalek gasaren erreferentziazko prezio bat ezartzeko "salbuespenezko eta aldi baterako" neurri bat aurkeztuko ziotela Bruselari, ostiraleko Europako Kontseiluan bi herrialdeetako elektrizitatearen prezioak merkatzeko salbuespen bat lortu ondoren.

Sanchezek azpimarratu zuenez, neurri horrek "ez du esan nahi gasa diruz lagundu behar denik, ez ditu berriztagarrientzako pizgarriak eta herrialdeen arteko fluxu elektrikoak hausten", eta Espainiak eta Portugalek "elektrizitatearen prezioak nabarmen jaitsiko dituzte berehala", Europako elektrizitatearen merkatua "desitxuratu" gabe.

"Ziur nago Europako Batzordearen onarpena oso epe laburrean izango dela, eta hurrengo egunean Estatuko Aldizkari Ofizialean onartuko dela, herritarren argiaren fakturetan berehalako ondorioekin", azpimarratu zuen.

Sanchezek asteazken honetan Diputatuen Kongresuan azaldu zuenez, neurri horren kostua energia-sistemak berak hartuko luke bere gain, hau da, ez du ez diru-laguntzarik ez laguntza publikorik ekarriko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena