23:51

Ekonomia

Garraiolarien greba

CAFek asteazken honetan berreskuratuko du bere jarduera Irungo eta Beasaingo lantegietan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Garraiolarien grebaren ondorioz, hornidura nahikorik gabe geratu ziren eta bost egunetan jarduera nagusia geldituta izan dute.

  • CAFek Beasainen duen lantegia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

    CAFek Beasainen duen lantegia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CAFek asteazken honetan berreskuratuko du bere jarduera Irungo eta Beasaingo lantegietan, bost eguneko geldialdiaren ondoren. Garraiolarien grebaren ondorioz, hornidura nahikorik gabe geratu ziren, baina azken egunotan ekoizpena berriro martxan jartzeko beste pieza bildu dituzte.

Konpainiako iturriek azaldu dutenez, ostiral arratsaldean hasi ziren materiala jasotzen, eta lanera bueltatzeko moduan daude jada. "Ez gara % 100ean arituko, baina pixkanaka normaltasunera bueltatuko gara", zehaztu dute.

Azken egunotan iritsi zaizkien piezak eta ekipoak kontuan hartuta, "ekoizpen lerro guztiak martxan" jarriko dituztela agindu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena