16:01

Ekonomia

Ukrainako gerra

Gatazka amaitutakoan ere prezio altuekin lan egin beharko duen beldur da EAEko industria

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Industria Abagunearen Behatokia osatzen duten 16 klusterrek aurtengoa "urte zaila" izango dela aurreikusi dute. Diotenez, Ukrainako gerra amaitzearekin bakarrik ez da arazoa konponduko.

  • Industria Abagunearen Behatokiaren bilera, gaur, BECen.

    Industria Abagunearen Behatokiaren bilera, gaur, BECen. Argazkia: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Industria Abagunearen Behatokia osatzen duten Euskadiko 16 klusterrek Eusko Jaurlaritzari helarazi diotenez, baikortasun orokorreko seihileko baten ostean, Ukrainako gerrak ziurgabetasuna ekarri du etorkizuneko aurreikuspenetara, batez ere funtsezko hiru esparrutan: energia, lehengaiak eta logistika.

Hala, 2022a "urte zaila" izango dela aurreikusi dute, gatazka belikoa amaituta ere, energiak eta lehengaiek garesti egoten jarraituko dutela uste baitute.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak prentsaurrekoa eskaini du Behatokiaren bileraren ondotik, eta EAEko industriak egindako diagnosia zertan den azaldu du.

"Esan digutenez, gatazka belikoa konponduta ere, baliteke 2022an energia aurre urteetan baino garestiago egotea, baita lehengaiak ere", argitu du.

Tapiaren esanetan, industria enpresek azpimarratu diete gerrak "arazoa larriago" egin duela, baina aurretik "egoera konplikatua" zela.

EAEko industriak jakin badaki, sailburuak nabarmendu duenez, prezio altu horietan ekoitzi beharko duela aurrerantzean ere. "Baten batek aipatu du modu eraginkorragoan eta produktiboagoan ekoitzi beharko genukeela", erantsi du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena