Ekonomia
Bilbo
Agentziak | EiTB Media
Enpresentzako esparruak 133.000 metro karratu hartuko ditu (uharteak ia 839.000 metro karratu ditu) uhartearen iparraldean eta hegoaldean kokatutako bi lursailetan. Obrak 22 milioi euroko inbertsioa beharko du.
Zorrotzaurreko campus teknologikoa. Irudia: Bilboko Udala
Zorrotzaurre uharteko ipar eta hego lurmuturrek enpresa teknologiko eta digitalentzako campus bat hartuko dute. Lanak 2023an hasiko dira, eta 22 milioi euroko inbertsioa beharko dute. Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak hitzarmena sinatu dute ostegun honetan.
Dagoeneko Zorrotzaurreko campus teknologikoan tokia izateko "interesdun" enpresa batzuk badaude, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak jakitera eman duenez.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburuak eta alkateak lankidetza hitzarmena sinatu dute udaletxean, campus teknologikoa aurrera eramateko. Enpresentzako esparruak 133.000 metro karratu hartuko ditu (uharteak ia 839.000 metro karratu ditu) uhartearen iparraldean eta hegoaldean kokatutako bi lursailetan.
Ipar Lurmuturreko Parkean teknologia berrien erabilera intentsiboan (Adimen Artifiziala, Big Data eta gauzen Internet) espezializatutako enpresak kokatuko dira, baita kultura eta sortzaile enpresak ere.
Horretarako, Udalak lursaila eta bi industria eraikin zahar jarriko ditu, biak eraberritu eta enpresa berriak bertan kokatzeko.
Irudia: Bilboko Udala
Hego Lurmuturreko Parkean mundu digitaleko enpresek izango dute lehentasuna, korporazio eta enpresa garatu berriekin. Esparru honetan bulego berriak eraikitzea pentsatu dute.
Bizkaiko Teknologia Parkeak (Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko kidea) 22 milioi euroko inbertsioa egingo du, baina ekarpen ekonomikoa Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak egingo dute. Lanak 2023ko lehen hiruhilekoan hastea espero da.
Proiektuak "arrakasta" izatea espero du Tapia sailburuak, "enplegua eta aberastasuna sortzeko". Hala ere, campusean sortuko den lanpostuen kopurua oraingoz zehazterik ez dagoela onartu du sailburuak, baina uharte osoan martxan jarriko diren jarduera ekonomiko guztiek 6.000 lanpostu inguru sortzea espero du Aburtok.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa