Ekonomia
ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Onintza Aiestaran | EITB MEDIA
Elikadura burujabetzari buruzko "Faktoria" saio berezian Jon Ander Egaña Euskadiko Elikaduraren Clusterreko zuzendariak azaldu duenez, eredu gisa posible da, baina ez da erraza egun batetik bestera paradigma aldatzea.
Jon Ander Egaña Euskadiko Elikaduraren Clusterraren zuzendaria. Argazkia: EITB Media
Elikadura burujabetzari buruzko "Faktoria" saio berezian, gaiari buruz galdetu diete Jon Ander Egaña Euskadiko Elikaduraren Clusterreko zuzendariari eta Amets Ladislao EHNE Bizkaia sindikatuko zuzendaritzako kideari.
Jon Ander Egañaren esanetan, elikadura burujabetza posible da, baina eredu ezberdinek elkarrekin bizi behar dute. Produktu ekologikoak eta bertakoak egiteko joera bat antzeman du, eta horretarako bidea badela uste du. Dena dela, zailtasunak aurreikusi ditu: "Egun batetik bestera paradigma aldatzea ez da erraza, menpekotasunak eta interdependentziak daude".
Gaur egungo menpekotasunak murrizteko zer behar den galdetuta, epe laburrean, ertainean eta luzean neurriak hartu behar direla adierazi du. Ukrainako gerrak menpekotasun hori nabariago egin eta garraiolarien grebak arazoa areagotu egin duela onartu du.
Momentu batzuetan bezeroak gehiago ordaintzeko prest egon daitezkeen arren, nabarmendu du merkaturatzeko bideak areagotu behar direla.
Garraiolarien greba denboran luzatzen bada, ondorioak eta hornidura arazoak orokorrean enpresa guztietan nabarituko direla uste du: "Ez nuke bat nabarmenduko". Halaber, elikadura katea ez gelditzeko berehalako neurriak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari.
Bestalde, Amets Ladislao EHNE Bizkaia sindikatuko zuzendaritzako kideak azpimarratu du elikadura burujabetza lortzeko politika publikoak behar direla eta nekazaritza eta abeltzaintza ereduari buelta bat eman behar zaiola.
Halaber, epe luzerako ikuspegi estrategiko baten falta sumatzen du: "Arazo estruktulari partxeak jartzen ari dira bakarrik".
EHNEko ordezkariaren iritziz, "herritarrak prest daude gehiago ordaintzeko, baina merkaturatze bideak eta laguntzak areagotu behar dira".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa