Ekonomia
GARRAIOLARIEN GREBA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Beasaingo eta Irungo lantokietako enpresa-batzordeak erabakia "neurrigabea" dela salatu du eta epaitegietara joko du geldialdiaren aurka.
CAFek Beasainen duen lantegia. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Garraiolarien greba eragina izaten ari da Euskal Herriko enpresatan, eta CAF da horren adibideetako bat. Gaurtik aurrera, CAFek bere jardueraren zatirik handiena geldituko du garraiolarien grebaren ondorioz hornidura nahikorik gabe geratu delako. Egoerak hobera egiten ez baldin badu, litekeena da geldialdia martxoaren 29ra arte luzatzea.
Geldialdiak Beasaingo eta Irungo lantokietan izango du eragina, trenak eta bagoiak muntatzeko sekzioetan.
Konpainiaren arabera, "lantaldearen zati handi bati" eragingo dio etenaldiak, eta beharginek ordu horiek berreskuratu egin beharko dituzte aurrerago.
CAFeko enpresa-batzordeak epaitegietara joko du geldialdiaren aurka
Ekoizpena gelditzeko erabakiaren aurka egingo du CAFeko enpresa-batzordeak, "neurriz kanpokoa" dela iritzita.
Beasaingo eta Irungo lantegietako batzordeak erabakiarekin "erabateko desadostasuna" agertu du agiri batean; izan ere, "enpresak argudiatutako material faltaren benetako eragina ezin dute egiaztatu".
Langileen ordezkariek azpimarratu dutenez, "material eskasiak zein arlori edo behargini eragiten dion benetan egiaztatzerik ez dago", eta zuzendaritzak, lanpostu zehatzetan neurriak hartu beharrean, neurri orokor bat aplikatzea erabaki du, "langile guztiei eraginez".
"Gehiegizko neurria mahai gainean jarri du zuzendaritzak, egoeraren pisua langileen sorbaldan soilik kargatuz", erantsi du enpresa-batzordeak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa