16:09

Ekonomia

Garraiolarien greba

CAFeko enpresa-batzordeak ekoizpena etetearen aurka egingo du, "neurriz kanpokoa" delako

Agentziak | EiTB Media

Beasaingo eta Irungo lantegietako batzordeak erabakiarekin "erabateko desadostasuna" agertu du; izan ere, "enpresak argudiatutako material faltaren benetako eragina ezin dute egiaztatu".

  • CAF Beasain. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    CAF Beasain. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteazkenetik aurrera ekoizpena eteteko erabakiaren aurka egingo duela iragarri du CAFeko enpresa-batzordeak, "neurriz kanpokoa" delako. Garraiolarien grebak eragindako hornidura faltaren ondorioz ekoizpena etetea beharrezkoa dela azaldu zuen zuzendaritzak.

Beasaingo eta Irungo lantegietako batzordeak erabakiarekin "erabateko desadostasuna" agertu du agiri batean; izan ere, "enpresak argudiatutako material faltaren benetako eragina ezin dute egiaztatu". Ekoizpena asteazkenean eten, eta egoerak hobera egiten ez baldin badu, geldialdia martxoaren 29ra arte luzatuko da.

Langileen ordezkaritzak azpimarratu duenez, "material eskasiak zein arlori edo behargini eragiten dion benetan egiaztatzerik ez dago", eta zuzendaritzak, lanpostu zehatzetan neurriak hartu beharrean, neurri orokor bat aplikatzea erabaki du, "langile guztiei eraginez".

"Gehiegizko neurria mahai gainean jarri du zuzendaritzak, egoeraren pisua langileen sorbaldan soilik kargatuz", erantsi du beharginen ordezkaritzak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena