Ekonomia
Elkarrizketa Radio Euskadin
Mikel Dominguez | EITB Media
Patxi Agirre bozeramailearen ustez, Espainiako Gobernuak proposatutako neurriek ez dute behin betiko konponbidea ekarriko Hego Euskal Herriko garraiolari autonomoentzat.
Kamioien konboia. Argazkia: EFE
Patxi Agirre Hiru garraiolarien sindikatuko bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa eskatu du greban dagoen garraioaren sektoreko gatazka konpontzeko bidean. Fiskalitatea aldatzeko, bidesariak gutxitzeko eta garraioaren faktura propioa sortzeko eskatu du Hiruk, eta "kooperatiba faltsuetan eta buzoi enpresetan esku hartzeko" galdegin dio Jaurlaritzari zuzenean. "Horretarako eskumenak ditu eta erabil ditzake", erantsi du.
Hiru sindikatuko ordezkariak bere elkartea atzo Nafarroako Gobernuarekin bildu zela azaldu du, eta "gehiago egin dezake", gehitu du.
Agirreren ustez, Espainiako Gobernuak proposatutako neurriak "partxe bat" baino ez dira "Euskal Herrian greba egiten eta babesten ari diren garraiolari autonomoentzat". Madrilen akordioa lortzea urrun ikusten du Hiruk.
"Jende asko, prezioak eta egoera nola dauden ikusita, ezin da irten. Ezin gara ezta etxetik atera ere", azaldu du bozeramaileak. Administrazioak "ez dira enteratzen", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa