Ekonomia
Desjabetzea
Erredakzioa
Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Arazoetako ministroak Europar Batasuneko ordezkarien babesa jaso du, astelehen honetan Luxenburgon egin duten Ministroen Kontseiluan.
Repsolek auzitara eramango du YPFn inbertitzen duen edozein konpainia
YPFn zuzenean edo bere aktiboetan inbertitzeko saiakera egiten duen edozein konpainia auzitara eramango du Repsolek, enpresako iturriek jakitera eman dutenez. Iturri horiek azaldu dutenez, Repsolen prest dituzte abokatuak YPFko kapitalean inbertsore berririk sar ez dadin neurriak hartzeko.
Bien bitartean, Argentinan, bertako zein nazioarteko beste konpainia batzuetako arduradunekin bilerak abiatu dituzte petrolio-enpresako kudeatzaileek, produkzioa handitzeko akordioak lortu nahian.
Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Arazoetako ministroa, bestalde, Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako ordezkariekin bildu da, Luxenburgon egin duten Ministroen Kontseiluan. Bilera horretan, Mercosurrekin elkarlanean aritzeko negoziazioetan Argentina kanpoan uztea proposatu du ministroak.
"Bai guk eta baita Mercosur osatzen duten herrialdeek ere aztertu behar dugun aukera da'', azaldu du Garcia-Margallok Ministroen Kontseiluaren ondoren komunikabide aurrean egin duen agerraldian.
Bilera horretan, Europar Batasuneko ordezkarien babesa jaso du Espainiak, eta Argentinari erantzuteko neurriak prestatzen laguntzeko konpromisoa berretsi dio Europako Batzordeak.
Repsoli egin beharreko ordainketa negoziatzeko proposamena
YPF desjabetu izanagatik Argentinak ordaindu beharrekoa Espainiarekin negoziatzeko deialdia egin dio Kanpo Arazoetarako ministroak Argentinako gobernuari. Izan ere, Alex Kicillof Argentinako Ekonomia ministrordea negozioari ekiteko prest daudela aitortu du Buenos Airesen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa