16:01

Ekonomia

Ukrainako gerra

Jaurlaritzak neurri eraginkor eta arinak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, kaltetutako sektoreei laguntzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Besteak beste, energiaren prezioen igoerari irtenbidea emateko galdegin dio, lehen sektorean zein industrian erregaien garestitzeak eragiten duen galeraz kezkatuta.

  • Bideo dei bidez egn duten bilera. Argazkia: Irekia.eus

    Bideo dei bidez egn duten bilera. Argazkia: Irekia.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ukrainako gerrari erantzuna emateko egindako biltzarrean, Eusko Jaurlaritzak "berehalako neurriak" eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, batez ere, "energiaren prezioaren aferari" irtenbidea emate aldera. Horrekin asmo dute hornigai faltari konponbidea bilatzea, enpresek jarduna eten behar ez dezaten.

Ekonomia eta Ogasun sailburu Pedro Azpiazuk agerraldia egin du kazetarien aurrean biltzarra amaitu eta jarraian. Bideo dei bidez bildu dira autonomia erkidegoetako ordezkariak eta Nadia Calviño Ekonomia Gaietako ministroa astelehen goiz honetan.

Idoia Mendia bigarren lehendakariordea, Olatz Garamendi Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua ere izan dira batzar horretan.

Eusko Jaurlaritzak bihar bertan iragarriko ditu bere esku dauden neurriak, eta Sanchezen Gobernuari esan dio elkarlanerako prest dagoela. Hari eskatu dio, baita, "berehalako neurri eraginkorrak" hartzea Ukrainako gerrak izan ditzakeen ondorioak arintzeko.

Besteak beste, energiaren prezioen igoerari irtenbidea emateko galdegin dio, lehen sektorean zein industrian erregaien garestitzeak eragiten duen galeraz kezkatuta.

Bestalde, "aldi baterako izan arren", "berehalako neurriak" eskatu dizkio, garraiolarien greba ahal bezain pronto buka dadin. Alegia, martxoaren 29ra arte itxaroteak zentzurik ez duela adierazi dio. Egun horretan iragarriko omen du Espainiako Gobernuak erregaien prezioen jaitsiera.

Aldi baterako irtenbideak eskatu ditu Tapiak

Arantxa Tapiak, bere aldetik, "aldi baterako konponbideak" eskatu ditu erregaien prezioen jaitsiera bermatzeko, "ezin dugulako hilaren 29ra arte itxaron".

Bilbon izandako finantza bilera baten ostean, sailburuak azaldu du energiaren prezioen gorakadak gehi garraiolarien grebak mugatu egin dituztela zenbait hornigai, "eta enpresa asko jarduna eten behar izan dute".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena