Ekonomia
Garraiolarien greba
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Geldialdia Besaingo eta Irungo lantokietan egingo dute, eta ehunka langilerengan izango du eragina. Enpresa-batzordeak erabakia neurrigabea dela salatu du eta auzitegira jotzeko aukera aztertuko du.
CAF-en Beasaingo lantegia. Artxiboko irudia.
CAFek bere jardueraren zatirik handiena geldituko du asteazken honetan, garraiolarien grebaren ondorioz hornidura nahikorik gabe geratu delako.
Geldialdia Besaingo eta Irungo lantokietan egingo dute, trenak eta bagoiak muntantzeko sekzioetan, eta ehunka langilerengan izango du eragina.
Konpainiak adierazi du "lantaldearen zati handi bati" eragingo diola etenaldiak, eta beharginek ordu horiek aurrerago berreskuratu egin beharko dituztela zehaztu du.
Langilen batzordeak erabakia neurriz kanpokoa dela uste du, eta ondorioz, epaitegietara joateko aukera aztertzen ari da.
Iragan ostegun eta ostiralean ere CAFen Beasaingo lantegiko forja eta tratamendu termikoaren atala gelditu beharra izan zuen, "produkzioaren birplangintza" baten barruan, baina orduan langileak beste lanpostu batzuetara mugitu zituzten, betiere atal berdinean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa