15:58

Ekonomia

Garraiolarien greba

Asteartean ere ez dira itsasoratuko baxurako arrantza-ontziak, eta egunez egun aztertuko dute egoera

EITB MEDIA

Une honetan, antxoaren eta berdelaren kanpainetan murgilduta daude baxurako euskal arrantzaleak.

  • Asteartean ere ez dira itsasoratuko Gipuzkoako baxurako arrantza-ontziak. EFEren artxiboko argazkia

    Asteartean ere ez dira itsasoratuko Gipuzkoako baxurako arrantza-ontziak. EFEren artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iragan astetik itsasoratu ez diren baxurako arrantza-ontziek portutik mugitu gabe jarraituko dute bihar ere, garraiolarien grebagatik.

Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradietako presidenteek bilera egin dute gaur bideokonferentziaz, eta bihar ere lehorrean geratzea erabaki dute. Hemendik aurrera, egunez egun erabakiko dute zer egin, garraiolarien grebaren arabera.

Une honetan, antxoaren eta berdelaren kanpainetan murgilduta daude baxurako euskal arrantzaleak.

Erregaien garestitzeak kalte handia egin die, baina garraiolarien grebagatik erabakiko dute ez itsarotzea, ez dutelako bermatuta harrapatzen duten arrainaren banaketa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena