17:52

Ekonomia

Lan istripua

Berriozarko 39 urteko langile bat hil da Lakuntzan

Eitb Media

15:15ean gertatu da ezbeharra, pieza handiak galdatzen lan egiten duen Sakana Elkarte Kooperatiboan. Atzo beste istripu bat izan zen lantegi horretan bertan, eta LABek salatu duenez, 2015etik enpresa horretan bizia galdu duen laugarren behargina da.

  • Lakuntzako Sakana Kooperatiba Elkartea. Irduai: EiTB Media

    Lakuntzako Sakana Kooperatiba Elkartea. Irduai: EiTB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

39 urteko berrioztar bat hil da gaur arratsaldean, lan-istripuan, Lakuntzako Sakana Kooperatiba Elkartean, Foru Gobernuak EITBri baieztatu dionez.

Pieza handi batek jo du eta harrapatuta gelditu da behargina. Etxarri-Aranatzeko mediku taldea eta Altsasuko suhiltzaileak bertaratu dira, eta hasieran gizona suspertzen saiatu diren arren, azkenean hil egin da.

LABek salatu du, gaurkoarekin lau direla jada enpresa horretan 2015etik hil diren langileak. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena