Ekonomia
Mobilizazioak
EITB MEDIA
Goizean, kamioi-karanaba abiatu dute Zierbenatik garraiolariek, Elorriorako bidea hartuta.
Laugarren greba eguna dute ostegun honetan kamioilariek, erregaiaren neurrigabeko garestitzearen aurka protesta egiteko. Atzokoan Jaurlaritzaren egoitzara eraman zituzten aldarrikapenak. Gaurkoan, berriz, kamioi-karanaba abiatu dute 08:00etan Zierbenatik, Elorriorako bidea hartuta. Zenbait sektoretan nabarmena da lanuztearen eragina.
Espainiako esne-industriaren federazioak, adibidez, iragarri du gaurtik aurrera bere jarduera etengo duela, garraio-sektorean egiten ari diren greba mugagabearen ondorioz.
Gauzak horrela, esnekiak ekoizteko beharrezkoak diren produktuak banatzeari, ontziratzeari eta gordetzeari utziko diote.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa kimikoen elkarteak (AVEQ-KIMIKA) ohartarazi duenez, greba mugagabe honek "herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak arriskuan jarriko ditu".
Ohar batean, elkarte horretako idazkari nagusi Luis Blanco Urgoitik adierazi du grebak "muturreko egoeran" jarri dituela oinarrizkoak diren hainbat jarduera, eta horrek "kalte konponezinak" eragingo dizkiola euskal gizarteari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa