Ekonomia
GARRAIOLARIEN GREBA
EITB MEDIA
Harrapatutako arraina banatzeko garraioa falta dutenez eta ezin denez gorde, arrantzara joatea zentzugabea dela azaldu du Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradietako presidenteak.
Portura amarratutako arrantza-ontziak.
Euskal garraiolariak egiten ari diren greba zuzeneko eragina izaten ari da arrantza sektorean. Gaur, berriro bildu dira eta astelehena arte ez itsasoratzea erabaki dute, Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradietako presidenteak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Erabakia Kantauri osoko inguratze arrantzari eragingo dio.
Atzo ere, ontzi gehienak geldirik izan ziren. Harrapatutako arraina banatzeko garraioa falta dutenez eta ezin denez gorde, arrantzara joatea zentzugabea dela azaldu du Elduaienek.
"Guk ez dugu greba egin, baina garraiolarien grebaren menpe gaude, eta hori konpontzen ez duten bitartean, orduz ordu kaltetu egiten gaitu egoerak", esan du Elduaienek.
"Beldurraz gabiltza, gauza hauek noiz hasi baina noiz bukatzen diren ez dakigulako", gaineratu du.
Tartean, arrantza sektoreko bilera egingo dute gaur Espainiako Gobernuarekin Madrilen, erregaien prezioaren igoera jorratzeko. Bihar, berriz, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin bilduko dira euskal arrantzaleak nolabait egoera arintzen laguntzea eskatzeko, laguntza zuzenen edo ez zuzenen bitartez.
Izan ere, erregaien faktura egungo prezioetan ezin dutela ordaindu azpimarratu du eta bilera horietan jasotzen dituzten erantzunen arabera, ostiralean berriro bildu eta astelehenetik aurrera zer egiten duten erabakiko dutela adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa