Ekonomia
Ahalegina egitea eskatu du
Erredakzioa
Herritarrei ahalegina eskatu behar izatea ''gogorra'' dela aitortu du, baina, bere hitzetan, ''beharrezkoa eta ezinbestekoa'' da. ''Azken urteotan gehiegi gastatu da'', gaineratu du.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea, Kolonbian. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak hezkuntza eta osasun arloko murrizketak defendatu ditu, eta herritarrek eskatzen zaien ahalegina ulertuko duten itxaropena du. ''Momentu honetan ez dago zerbitzu publikoei erantzuteko dirurik'', esan du Rajoyk.
Bogotan esan ditu hitzok, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearekin egin duen agerraldian.
Rajoyk aitortu du ''gogorra'' dela herritarrei ahalegina eskatu behar izatea; baina, ''beharrezkoa eta ezinbestekoa'' dela azaldu du, ''azken urteotan gehiegi gastatu baita''.
"Ez dago beste aukerarik. Egoera latz hau gainditzeko pasaportea dira erreformak. Egoera oso zail bati egin behar zaio aurre, eta zerbitzu publiko horiek etorkizunean finkatu'', azpimarratu du.
Gaur bertan onartuko ditu Ministroen kontseiluak osasun eta hezkuntza arloko murrizketak, 10.000 milioi euro aurrezteko helburuarekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa