13:23

Ekonomia

Negoziazio mahaia

Elkarrizketa Sozialerako Mahaia martxoaren 15ean bilduko dela iragarri du Mendiak

Agentziak | EITB Media

Euskadiko CCOOk eskatuta atzeratu zuten batzarra. Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak foro horren "eraginkortasuna eta balioa" aldarrikatu ditu.

  • Mendia, agerraldiaren une batean.

    Mendia, agerraldiaren une batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak iragarri duenez, Elkarrizketa Sozialerako Mahaia martxoaren 15ean bilduko da. Bilera otsailaren 8an zen egitekoa, baina CCOOk eskatuta, atzeratzea erabaki zuten. Mendiak foro horren "eraginkortasuna eta balioa" aldarrikatu ditu.

Sindikatuak, patronala eta Jaurlaritza biltzen dituen mahaia Kongresuak lan erreforma onartu ostean bildu behar zen, baina CCOOk atzeratzea eskatu zuen EAJk kontra eginda Estatuko elkarrizketa prozesuari "osoko zuzenketa" egin ziola ulertu baitzuen.

Mendia APDk eta Adeccok Bilbon antolatutako "Lan erreforma. Susperraldi ekonomikorako lan merkatu berria" izeneko jardunaldian izan da goizean, eta bertan egin ditu adierazpenak. Sailburuaren ustez, Euskadiko gizarte agenteen papera "ezinbestekoa" da programa eta politika publiko berriak adosteko, eta esparru horretan bera buru duen Sailak "elkarrizketa eta akordioak" bilatuko ditu.

Onartutako lan erreforma hizpide, lehendakariordeak uste du ez dela "nahikoa langabezia tasa jaistea, ezta enplegu garbia sortzea ere, gakoa kalitatean dago". Azpimarratu duenez, "lan erreformak, dituen edukiengatik eta oinarrian duen gizarte agenteen arteko akordioarengatik, orain arte egindakoa indartzen du".

Horren iritzian, "garrantzitsuak diren adostasun orotan bezala, inor ez da asebete geratu, eta beraz, lortutakoa ez da inorena eta guztiona da".

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak 2021eko lan merkatuaren bilakaera errepasatu du, eta aurten "beste etapa bat zabaldu" dela nabarmendu. "Ziurgabetasunak badaude, baina baita aukera handiak ere", erantsi du.

"Hain justu, azken bi hilabeteotan ikusi dugun bezala, orain ari gara ikusten lan erreformaren erabilgarritasuna. Behin-behinekotasun handia dugu, eta gure ekoizpen ehunari galga jartzen dio. Baina lan erreformak joera aldaketa baten zantzuak eman dizkigu, eta martxoaren 31rako, trantsizio garaia amaitzen denerako, indartu egingo da joera hori. Izan ere, hortik aurrera kontratu oro mugagabea izango da".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena