Ekonomia
YPFren desjabetzea
Erredakzioa
YPF desjabetzeak inbertitzaileei seinale ''oso negatiboa'' bidaliko diela eta bertako negozioei kalte larriak eragingo dizkiela ohartarazi dio Europako Batzordeak Argentinari.
Argentinak YPFren % 51 desjabetu izanak inbertitzaileei mezu ''oso negatiboa'' bidaliko diela eta bertako negozioei kalte oso larriak eragingo dizkiela ohartarazi dio Europako Batzordeak Argentinari.
''Erabakiak mezu oso negatiboa bidaliko lieke inbertitzaileei, bai nazionalei eta baita nazioartekoei ere, eta kalte larriak egin liezazkieke Argentinako negozioei'', esan du John Clancy Europako Merkataritza bozeramaileak.
YPF, enpresa estrategikoa Argentinarentzat
YPF petrolio-ustiategia Argentinako ustiategietatik handienetariko bat da, hidrokarburoen bizkarrezurra eta Argentinak iraganean izandako ospea marka horrekin lotzen dute herritarrek.
1922an sortu zuten, Argentinan petrolioa aurkitu eta 15 urte beranduago. Petrolio Meategi Fiskalen hasierako enpresetariko bat izan zen eta nazioartean eredu gisa erabili zuten, besteak beste, Petrobas brasildarrak.
Enpresa Carlos Menenen Gobernuaren (1989-1999) pribatizazio olatuaren menpe gelditu zen, eta 1999ko urtarrilean, Repsol YPFn sartu zen Estatuari % 14,9 erosi ostean, ia 2.000 milioi dolarrengatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa