Ekonomia
Bankuak
Agentziak | EiTB Media
Laboral Kutxak datorren astetik aurrera egingo du moldaketa, eta Kutxabankek, martxoaren 15etik aurrera.
Jubilatuen protesta bat Kutxabank aurrean. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Kutxabankek eta Laboral Kutxak 65 urtez gorako bezeroak aurrez aurre artatzeko konpromisoa erakutsi dute. Lehenak, 8:30etik 14:00etara artatuko ditu martxoaren 15etik aurrera. Bigarrenak, datorren astetik aurrera eskainiko du zerbitzua (09:0etatik 14:00ak arte). Halaber, telefono bidezko arreta indartuko dute eta kutxazainen erabilera erraztu.
Espainiako Bankuen Elkarteak (AEB) eta Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioak (CECA) gaur adostutako akordioa bere egin dute EAEko bi fiantza erakundeek; izan ere, bertan adinekoak aurrez aurre artatzeko orduak areagotzea bertan jaso dute.
Azkenaldian jubilatuen mobilizazioak Estatuko bankuen aurrez aurreko zerbitzuen murrizketa salatu du, baita bulegoen itxiera ere. Hilabete honetan 600.000 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte Ekonomia Ministerioaren aurrean, adinekoen "finantza bazterketaren" aurka protesta egiteko.
Besteak beste, aurrez aurreko arreta ordutegi zabalak sukurtsaletan, arreta telefoniko pertsonalizatua eta preferentea eta hizkuntza sinpleko kutxazainak dira bankuek astelehen honetan sinatutako protokoloaren konpromisoak, adinekoen eta desgaituen arreta hobetzeko, Nadia Calviño Ekonomia Gaietarako ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez.
"Nahikoak ez direla edo hobetu daitezkeela egiaztatzen bada, guztiek batera nola zabaldu ala hobetu aztertu beharko dugu", esan du Calviñok.
Protokoloa
Era berean, bankuek adineko bezeroen arreta telefoniko preferentea errazteko konpromisoa hartu dute, inolako kostu gehigarririk gabe eta hizketakide pertsonal baten bidez. Bulegorik ez duten bezeroak baldin badira, ordutegia gutxienez 09:00etatik 18:00etara izango da.
Kutxazain automatikoen, aplikazio mugikorren eta webguneen erraztasuna bermatuko du protokoloak, hizkuntza eta bistaratze egokitu eta sinpleak eskainiz.
Matxura bat dagoenean kutxazainak bi eguneko epean konpondu beharko dituzte, eta gertuen dagoen alternatibaren berri eman beharko dute bankuek.
Bestalde, adineko bezeroen hezkuntza finantziero, digital eta iruzur prebentzioa sendotu nahi dute, mintegi, tailer edo antzeko tresnen bidez.
Neurriak aplikatzen direla bermatzeko, duela hilabete batzuk sortutako Finantza Inklusiorako Behatokiak seihileko jarraipena egingo du.
Espainiako Bankuak ikuskaritza lana indartuko du, urteko jarraipen txostenaren bitartez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa