Ekonomia
Desorekak
Erredakzioa
Desoreka makroekonomikoen arloan ohiko prozedura bat besterik ez dela adierazi dute Europako adituek. Izan ere EBko beste 11 herrialdeetan prozedura berdinak martxan jarriko dituzte.
Mariano Rajoy Espainiako presidentea. Argazkia: EFE.
Europar Batzordeak ohiko misio bat bidali du Madrilera, desoreka makroekonomikoen inguruan Espainiak eman dituen aurrerapausoak egiaztatzeko, gaur EFE agentziak, Europar Batasuneko iturriak aipatuz, jakinarazi duenez.
Europako adituak gaur eta bihar izango dira Espainian, iturri berdinen arabera. Desoreka makroekonomikoen arloan ohiko prozedura bat besterik ez dela adierazi dute. Izan ere EBko beste 11 herrialdeetan prozedura berdinak martxan jarriko dituzte.
"Ez da bakarrik Espainian martxan jarriko den ekimena, Europar Batasuneko beste hainbat herrialdeetan egingo den azterketa sakona baizik", gaineratu dute.
Desoreka makroekonomiko larriak sahiesteko helburuarekin Europar Batzordeak martxan jarritako neurrietako bat da, hala nola higiezinen burbuilak edo gehiegizko langabezia
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa