Ekonomia
Bizkaia
Agentziak | EiTB Media
Obrak 3,6 milioi euroko aurrekontua eta 11 hilabeteko iraupena izango du. Bizkaiko Foru Aldundiak tunelen ordainlekua birmoldatuko du, kontakturik gabeko ordainketa ahalbidetzeko.
Artxandako tunelen bidesaria. Irudia. Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundiak Artxandako tunelen ordainlekua birmoldatuko du, kontakturik gabeko ordainketa ahalbidetzeko, lurraldeko bidesari errepideen kudeaketa sistemen digitalizazio eta batasun teknologiko estrategiaren markoan.
Artxandako proiektua erredakzio fasean dago oraindik. Lanak uda ondoren hastea espero dute. Obrak 3,6 milioi euroko aurrekontua eta 11 hilabeteko iraupena izango du, Aldundiak ohar batean jakitera eman duenez.
Proiektuak zazpi errei zentraleko diseinuari eutsiko dio. Bertan eskudirutan, txartelarekin edo teleordainketa bidez pagatzea posible izango da, baina hegaletako erreietan arkuak ordezkatuko dituzte, hesirik gabeko teknologian oinarritzeko.
Ordainlekuen digitalizazio egitasmoan 4,4 milioi euro inbertitu dituzte dagoeneko. Horrela, AP-8 autobidean eta hegoaldeko saihesbidean kontakturik gabeko txartelekin ordaintzea posible da jadanik.
Une honetan, Bizkaiko errepideetan ordainketa metodo nagusia Via T delakoa da, ondoren txartela eta, azkenik, eskudirua.
2021ean, Via Tk 21,9 milioi erabiltzaile izan zituen (% 67,8), txartelek 6,6 milioi (% 20,32) eta eskudiruak 3,8 milioi (% 11,85).
Artxandako bidesarien birmoldaketa. Irudia: Bizkaiko Foru Aldundia
Artxandako bidesarien birmoldaketa. Irudia: Bizkaiko Foru Aldundia
Artxandako bidesarien birmoldaketa. Irudia: Bizkaiko Foru Aldundia
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa