Ekonomia
Araba
Agentziak | EITB MEDIA
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak Iruña Okan gertatutakoa "tamalgarria" dela esan du.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, alderdi sozialista eta PP datozen asteetan bilduko dira Iruña Okan (Araba) gertatutakoaren ostean "egoera bideratzeko" eta, horrela, "Komunikaziorako eta elkarrizketarako bide bat ezartzeko".
Bilbon egindako prentsaurrekoan, kazetariek egindako galderei erantzun die, PSE-EEk (Iruña Okan gobernatzen duena) EH Bildurekin aurrekontuak adostu ostean. Albistea jakitean, Carlos Iturgaiz Euskadiko popularren buruak bilera bertan behera uzteko eskatu zien sozialistei.
Azkenik, Iturgaizek iragarri du laster bilduko dela PSE-EEko idazkari nagusiarekin, baina "tamalgarritzat" jo du Iruña Okan gertatutakoa.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Iturgaitzek esan du ez zela "ulergarria" izan alkate sozialistak EH Bildurekin aurrekontuak adostea, PPk "egonkortasuna" ematen urteak daramatzan udalerri batean.
Bestalde, Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak adierazi duenez, joan den ostegunean Eusko Legebiltzarrean Iturgaitzekin hitz egin zuen, eta Arabako udalerrian gertatutakoaz eta Udalean bizi zen "anomalia instituzionalaz" duen iritzia helarazi zion.
"Bere ondoeza azaldu zidan, nik arrazoiak azaldu nizkion eta datozen asteetan elkartzera animatu ginen", amaitu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa