10:27

Ekonomia

Osasuna

Luis de Guindosek koordainketaren ezarpena errefusatu du

Erredakzioa

Ekonomia ministroak adierazi duenez, osasun zerbitzuetan koordainketa ezartzea "ez da irtenbiderik egokiena". Bestalde, osasun sistema mantentzeko diru-sarrerak kontuan hartzearen alde azaldu da.

00:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasunerako ministroak osasun zerbitzuetan koordainketa ezartzea errefusatu du, honen aburuz, "ez baita irtenbiderik egokiena". Bestalde, osasun sistemaren kalitatea mantentzeko diru-sarrerak kontuan hartzearen alde azaldu da.

"Administrazio zentralaren eta autonomia erkidegoen arteko eztabaida piztu behar dugu, eta 100.000 eurotik gora irabazten dituen batek, esate baterako, osasun zerbitzuak doakoak izan behar dituen pentsatu", esan du ministroak.

Horren iritzian, sistema horren iraunkortasuna bermatzeko, "funtsezkoa da osasun sistema erreformatzea", eta horretarako "etekinik ematen ez duten gastuak ezabatu behar dira" eta "ondo ez dauden gauzak zuzendu".

"Egiturazko defizita duen sistema bat gaur egun dituen baldintzetan mantendu dezakegun ikusi behar dugu", esan du, eta "eztabaida garrantzitsua da, Espainiako osasun sistemaren kalitatea dagoelako jokoan", gaineratu du.

"Gastuak arrazionalizatzeko ahaleginekin bat egingo dut beti, baina egun osasun sistemak duen kalitatea mantentzeko gauza garrantzitsuetan jarri behar dugu arreta, eta horrek ez du halabeharrez koordainketa eskatzen", azpimarratu du.

Ekonomia ministroaren esanetan, Gobernua ez da Osasun eta Hezkuntza zerbitzu publikoak berriro zentralizatzea planteatzen ari, eta horiek autonomia erkidegoek eskaintzen jarraituko dutela gaineratu du. "Inor ez da zerbitzuak berriro zentralizatzea proposatzen ari, autonomia erkidegoek jarraituko dute horiek eskaintzen, baina egungo egoera jasangarria den ikusi behar dugu; eseri, eztabaidatu eta irtenbideak bilatu behar ditugu", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena