09:00

Ekonomia

Gutxieneko diru-sarrera

Jaurlaritzak gaur lortu nahi du bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskualdatzeko "behin betiko akordioa"

Agentziak| EITB MEDIA

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadi Irratian aitortu duenez, gaurko bileran itun hori gauzatzeko "itxaropena" du. "Gaur ez bada, bigarren bilera batean izan beharko du, gehienez jota", erantsi du.

  • Garamendi sailburua eta Rodriguez ministroa, irailean egindako bilera batean.

    Garamendi sailburua eta Rodriguez ministroa, irailean egindako bilera batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren transferentzia Euskadiren esku uzteko "behin betiko akordioa" gaur ixtea espero du Eusko Jaurlaritzak. Eskumen horren inguruko batzorde teknikoa berriro bilduko da arratsaldean, transferentzia ahalbidetzeko zintzilik geratzen diren azken hari-muturrak lotzeko.

Batzordea aldebiko foroa da, eta bi exekutiboen arteko "desberdintasun teknikoak" aztertu eta eztabaidatuko dituzte bertan, ituna ixteko eta transferentziaren balorazio ekonomikoari buruzko lanak egiten hasteko.

Auziaz galdetuta, Iñigo Urkullu lehendakaria bera "itxaropentsu" azaldu da Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Badut itxaropena gaur gauzatuko dena, baina gaur ez bada, bigarren bilera batean izan beharko du, gehienez jota".

Ildo beretik mintzatu zen atzo Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Horren arabera, Jaurlaritzak orain arteko jarrerari eutsiko dio, hots, bi aldeek transferentzien egutegia zehaztu eta eskualdatzea urrirako aurreikusi zutenetik duten horri.

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman zuen bileraren berri, joan den astean egindako osoko bilkuran. Ohartarazi zuenez, Jaurlaritzak "ez du erdizka egindako transferentziarik onartuko", eta une honetan "akordioa eskualdatze honek izan behar dituen ezaugarrietatik gertuago dago", baina oraindik "blindatu beharreko ertzak" daudela onartu zuen. "Horretan ari gara", adierazi zuen.

Garamendiren aburuz, auzia "gehiegi luzatzen ari da", baina Jaurlaritzak jarrera "zorrotza" izango du, eskumena Euskadira osorik eta Kupoaren sisteman oinarritutako finantzaketarekin ekartzeko.

Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak berak urtarrilaren amaieran agindu zuen bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren transferentzia "osorik eta denbora mugarik gabe" eskualdatuko duela Madrilek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena