18:50

Ekonomia

Hauteskunde-kanpaina Frantzian

Sarkozy: 'Sozialistek irabaztekotan Espainiaren egoera biziko dugu'

Erradakzioa

Presidente frantziarrak beste behin esan du, hirugarren eguna da, Hollandek Espainiak eta Greziak duten egoerara eramango duela Frantzia.

  • Sarkozyk beste behin: 'Sozialistek irabaztekotan Espainiaren egoera biziko dugu'

    Sarkozyk beste behin: 'Sozialistek irabaztekotan Espainiaren egoera biziko dugu'

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak beste behin esan du, presidentetzarako hauteskunde-kanpanian, François Hollande hautagaiak eta, orokorrean sozilistek, irabaztekotan, Espainiak eta Greziak bizi duten egoera izango duela bere herrialdeak.

"Ezkerraren alde egiten duten herrikideei esan nahi diet Grezia eta Espainia izango dutela. Hori da espero daitekeen emaitza" Sarkozyk Saint Raphaelen egindako ekitaldi batean esan duenez.

Esandakoa azaltzeko, gogora ekarri du François Mitterrandek 1981eko hauteskundeak irabazi eta gero eta "bi urtera, sozialistek kutxak hustu" zituztela.

Eta hori egin ostean -gaineratu du Frantziako politikari eskuindarrak- Mitterrandek erabat aldatu zuen politika egiteko era, bi urte lehenago hauteskunde-programan agindutakoaren kontra.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena