08:47

Ekonomia

Energia

Nondik dator Euskadin kontsumitzen dugun energia?

Mikel Dominguez | EITB Media

Gure eguneroko bizitzak energia eskatzen du, neguan berotzeko, herri batetik bestera mugitzeko zein industriak ekoizteko. Energia hori nondik datorren azalduko dizugu.

  • Energia.

    Energia. Argazkia: Pexels

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoak oso urrun du independentzia energetikoa, hau da, gure jarduera guztietarako behar dugun energia gure kabuz sortzeko gai izatea.

2020koak dira gaur egun ditugun azken datuak. EAEk behar duen energia guztiaren hiru laurden petrolioa eta horren deribatuak eta gas naturala erabiliz asetzen da. Petrolio gordinak eta deribatuek kontsumoaren ia erdia (% 44) astetzen dute, eta gas naturalak, heren bat (% 33,9).

Gurean behar dugun energia elektrikoaren % 11,7 inportatu egiten dugu, eta kontsumitzen dugun guztiaren % 9,8 energia berriztagarrien bidez ekoitzitakoa da. Gainerako % 0,3 ikatzaren eta deribatuen bidez lortzen da.

Ez da arraroa petrolioak eta deribatuek asetzea eskaeraren zati handiena. Izan ere, garraio sektoreak kontsumitzen du energia horren zati handiena, eta autogintzarako gasolioak hartzen du EAEn kontsumitzen diren petrolioaren deribatuen % 77,6.

Deribatu horiek Muskizko (Bizkaia) Petronorren plantan fintzen dira. Batez ere Mexikotik (2.500.000 tonatik gora), Errusiatik (ia 1.800.000 tona) eta Ipar Itsasotik (1.000.000 tona baino gehiago) dator petrolioa, findu gabe, gordinik.

Iturria: Petronor, 2020.

Iturria: Petronor, 2020.

Gas naturala batez ere industriak (% 43,5) eta zentral termoelektrikoek (% 26,6) erabiltzen dute. Etxebizitzen eskaera % 11,5ekoa da. Baina nondik dator?

Bilboko portuko birgasifikazio plantan itsasontzietan jasotzen dugu. Horren parte bat Penintsula iparraldeko eta Frantziako beste toki batzuetara bideratzen dira hemendik, eta Bartzelonara eta Saguntora (Valentzia) heltzen den guztiaren parte bat ere EAEra bideratzen da.

Zierbenakoa (Bizkaia) Espainian deskarga gehien jasotzen dituen planta da. Eta nondik dator gas hori? Errusiatik gehienbat, baina AEB, Trinidad eta Tobago, Nigeria eta Ginea ere ageri dira bidaltzaileen zerrendan.

Nola doaz energia berriztagarriak? Pisu txikia dute oraindik. Ekoizpen elektriko berriztagarrian toki berdintsua dute hidroelektrikoak, biomasak eta eolikoak. Fotovoltaikoa azken postuan dago, baina hori da gehien igo dena.

Ikusi dugunez, EAEk mendekotasun handia du kanpotik jasotzen baitu behar duen gehiena. Euskadiren autohornikuntza-tasa % 10ekoa da, hau da, behar dugun ia energia guztia kanpotik ekartzen dugu. Mendetasun hori oso altua da, EBko herrialdeetako mendetasunarekin alderatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena