08:54

Ekonomia

50 egunez

Petronorrek abiatu du lantegia eguneratzeko geldialdia, eta % 50ean arituko da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Petrolio findegiko unitateak aztertuko ditu etenaldi horretan, dagozkien mantentze eta inbertsio lanak egiteko.

  • Petronor Muskiz. Argazkia: EFE

    Petronor Muskiz. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaurtik hasita, eta 50 egunez, % 50ean arituko dira Petronorren. Muskizko petrolio findegiak geldialdia abiatu du gaur lantegia eguneratzeko, eta 58 milioi euroko inbertsioa egingo du.

Etenaldian, findegiko unitateak aztertuko dituzte, dagozkien mantentze eta inbertsio lanak egiteko.

Zehazki, 2011n martxan jarri zuten koke fabrikan egingo dituzte azterketa lanak. 1.006 miilioi euroko inbertsioa egin zuten instalazio horretan, EAEn inoiz egin den inbertsio industrial handiena. Horri esker, Petronorrek nabarmen murriztu du fuel-olioaren ekoizpena, eta eskaera handiagoa duten beste produktu batzuen ekoizpena ugaritu du: propanoarena, butanoarena, gasolinarena eta gasolioarena.

Mantentze lanetan, besteak beste, dorreak, ontziak, labeak, segurtasun-balbulak, makinak, tresneria eta azpiestazio elektronikoak aztertuko dituzte. Halaber, hobekuntza teknologikoak iragarri dituzte lantegien eraginkortasun energetikoa indartzeko.

50 egunez, bada, 1.000 langile gehiago egongo dira Petronorren lanean, eta, tarteka, 1.400 langile gehiago izatera iritsiko dira.

Guztira, 40 bat enpresak hartuko dute parte geldialdian, eta horien erdiak euskal enpresak dira. Petronorreko langile guztiek formakuntza berezia jaso dute, segurtasuna bermatze aldera.

Geldialdia bukatzen dutenean, instalazio industrial "berria" estreinatuko dute. Zuzeneko 940 langile eta zeharkako 6.000 arituko dira instalazio "berri" horretan lanean, eta % 9,7ko pisua izango du EAEko ekoizpenean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena