08:47

Ekonomia

Lan erreforma

EAJk lan erreformaren aurka bozkatuko du

EITB MEDIA

Alderdi jeltzaleak jakinarazi du azken unera arte aritu direla euskal hitzarmenen lehentasuna lan erreforman sartzeko ahaleginetan. "Gobernuak, patronalak eta sindikatuak aspaldi zekiten berme hori behar genuela", baina eskatutakoa lortu ez dutenez, "ezezkoa" emango dutela aurreratu du.

  • Lan erreformari buruz jarduteko EAJk egindako bileretako bat. Argazkia: EAJ

    Lan erreformari buruz jarduteko EAJk egindako bileretako bat. Argazkia: EAJ

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk ez du babestuko Espainiako Gobernuak CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako lan erreforma, "euskal hitzarmenen lehentasuna bermatzen ez duelako".

Sare sozialen bidez, alderdi jeltzaleak jakinarazi du azken unera arte aritu direla lan erreforman euskal hitzarmenen lehentasuna sartzeko ahaleginetan. "Gobernuak, patronalak eta sindikatuak aspaldi zekiten berme hori behar genuela dekretua babesteko", baina eskatutakoa lortu ez dutenez, lan erreformari "ezezkoa" emango diotela aurreratu du EAJk.

Espainiako Gobernuak gaur arratsaldean, 15:00etatik aurrera, onartuko du CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako lan erreforma, Diputatuen Kongresuan. Ezustekorik ez bada, aldeko botoak aurkakoak baino gehiago izango dira; izan ere, Alderdi Sozialistak, Unidas Podemosek, Ciudadanosek eta alderdi txikiek (PDeCAT, Mas Pais, Compromis, Nueva Canarias, Coalicion Canaria, Teruel Existe eta PRC) alde bozkatuko baitute. 176 boto, guztira.

PDeCAT eta UPN izan ziren lan erreformari babesa eskaintzen azkenak, gaur Kongresuan egingo den bozketari begira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena