13:47

Ekonomia

Enpresak

CAFek eta Iberdrolak hidrogeno berdeko trena bultzatzeko akordioa sinatu dute

I. G. | EITB MEDIA

Helburu nagusia isurketarik gabeko hidrogeno berdearekin trenbideko garraioa bultzatzea da.

  • Hidrogeno berdeko trena

    Hidrogeno berdeko trena. Irudia: CAF

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CAF taldeak eta Iberdrolak trenen sektorean eta bidaiarien garraioan hidrogeno berdearen erabilera sustatzeko aliantza osatu dute. Akordioa Iosu Ibarbiak, CAFeko Teknologiako zuzendariak, eta Millán García-Tolak, elektrizitate-enpresako Hidrogeno Berdearen zuzendariak, adostu dute.

Mugikortasun jasangarriko soluzio integralak eskaintzearekin lotuta bi enpresek duten helburua izan da aliantzaren sorburua. Soluzio horiek, besteak beste, honako hauek bilduko dituzte: material gurpildunaren eta depositua betetzeko azpiegituraren hornikuntza, hidrogeno berdea ekoizteko lantegiak eta energia berriztagarriko azpiegiturak.

Akordio horren helburuetako bat konponbide integralak sustatzea da, katenaria instalatu beharrik gabe eta aldaketa garrantzitsurik egin gabe elektrifikazio zaileko trenbideetan erabiltzen diren erregai fosilek bultzatutako trenak ordezkatu ahal izateko.

Era berean, hidrogeno berriztagarriaren balio-katea garatu nahi du, "trenbideko eta pertsonen garraioko sektoreetako segurtasun-, teknologia- eta lehiakortasun-estandar handiekin, teknologia eta ekoizpen-gaitasuna garatzen dituzten tokiko enpresak bultzatzen lagunduz, Espainian sektorearen eraldaketa bultzatu eta nazioarteko merkatuan parte hartu ahal izateko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena