15:13

Ekonomia

LAN-ERREFORMA

Tinko eusten dio EAJk lan erreformaren testuan erkidegoetako hitzarmenak lehenestea jasotzeko konpromisoari

EITB MEDIA

Erkidegoetako lan hitzarmenen defentsa ez dela nahikoa gogoratu diote sindikatuek EAJri. Horrez gain, kaleratzeen araudia ere aldatzea ezinbestekoa dela gogoratu dute.

  • EAJko kideak ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariekin bildu dira gaur goizean

    EAJko kideak ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariekin bildu dira gaur goizean. Irudia: EAJ

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lan erreformaren testuan hitzarmen autonomikoen lehenestea jasotzeko konpromisoari sendo eusten jarraitzen duela azaldu du Eusko Alderdi Jeltzaleak, goizean sindikatuekin bildu ondotik.

Eusko Alderdi Jeltzalearekin eta Elkarrekin Podemosekin bilera bana egin du gaur goizean ELA eta LAB buru duen euskal gehiengo sindikalak, eta joan den ostiralean EH Bilduri bezala, EAJri eta E-Podemosi ere indarrean den lan erreforma bere osotasunean indargabetzeko konpromisoa eskatu diete sindikatuek.

Kaleratzeen eta estatalizazioaren puntuak dira gehiengo sindikalaren arabera premiaz aldatu beharrekoak. Baina euren eskaera harago doa. Indarrean diren Zapatero eta Rajoyren garaiko hiru lan erreformak bere osotasunean indargabetu nahi dituzte eta helburu horrekin, ezezkoa bozkatzeko eskatu diete.

Erkidegoetako lan hitzarmenen defentsa ez dela nahikoa gogoratu diote EAJri, eta kaleratzeen araudia ere aldatzea ezinbestekoa dela.

Euskal gehiengo sindikalak bezala, jeltzaleek ere prensa ohar bidez baloratu dute gaur goizeko bilera. Lan erreformaren testuan hitzarmen autonomikoen lehenestea jasotzeko konpromisoari sendo eusten jarraitzen duela dio Eusko Alderdi Jeltzaleak.

Elkarrekin Podemosek ez du, oraingoz, bileraren baloraziorik egin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena